Poloniaren banaketa administratiboa

Poloniaren banaketa administratiboa, 1999ko urtarrilaren 1etik, hiru mailatan antolaturik dago. Herrialdea 16 voivoderritan banaturik dago eta hauek 380 powiat edo konderritan. Konderriak, berriz, gmina edo udalerritan azpizatiturik daude. Bestalde, hiri handiek eskuarki powiat (konderri) zein gmina (udalerri) estatusak dauzkate.

Laburbilduz:

  • 1. mailako banaketa: 16 voivoderri.
  • 2. mailako banaketa: 380 powiat:
    • 66 hiri powiaten eskubideekin - hiri estatusa duten gminak (udalerriak) dira.
    • 314 powiat.
  • 3. mailako banaketa: 2479 gmina (udalerri):
    • 306 hiri-gmina.
    • 602 hiri-herri gmina.
    • 1571 herri-gmina.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne